XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DON BOSKO, SANTU JATORRA

Italiako Iparrean, Piamonte eskualdean jaio zan 1815`go Dagonillaren 16`an I Bechi auzunean, Castelnuovo di Asti udal-erririk 5 km bidera, industri ugariz ornitutako Turin uri aunditik.

Nekazari-etxe beartsuan jaio zan, Franzisko Bosko eta Margarita Occhiena guraso langille eta zintzoengandik.

Auzoko nekazari aberats baten etxean morrontzan lana egitetik bizi zan aita.

Artean aur zalarik, umezurtz gelditu zan, berak esaten duanez: Gure aita il zanean ez nituan nik artean bi urte.

Aren aurpegirik ere ez daukat gogoan.

Amak orduan esandako itzak dauzkat gogoan: Joantxo ez daukazu aitarik .

Aitaren il-gelatik guztiak irten ziran, baiña nik an jarraitu nai nuan.

Orixe da nere bizitzako lenengo oroitzapena.

Joantxo gazteak apaiz izatera eldu nai zuan, baiña aurtzaroa eta gaztaroa eragozpenez beteak izan ziran: ugaz-anaia zuan Antonioren aitzakiak eta ulertu eziñak, sendiaren dirurik eza, lagunen iseka eta burlak....

Ala ere beti aurrera jarraitu zuan.

Bere amets aundia, apaiz izatea, 1841`ean lortu zuan.

Eta aurkipen aundi bat egin zuan: Turin Uriaren inguruetako jendearen beartsutasuna.

Gaztetxoak an zebiltzan kalez-kale goibel, lanik gabe, pozbide eta ametsik gabe, illun.

Ori guztia ikusteak, gaztedi beartsu eta baztertuaz benetan kezkatzera eraman zuan.

An asi zan aientzat lana billatzen; lana zeukatenentzat laneko era obeak lortzen; ortan zuan aste osoko lana.

Igande eta jai-egunetan gazteekin biltzen zan, aal zuan tokian bildu ere kaleetan naiz enparantzetan, baita uriaz kanpoko edozein tokietan ere.

Eta billera bakoitzera gero-ta gazte geiago biltzen zitzaizkion.

Goizean goiz artzen zituan Don Boskok berekin gazteak eta egun osoan zoriontsu egiten zituan: abestuz, ibillaldiak egiñez, joku eta jolasen bidez, aspertzeko tarterik gabe.

Eta, jakiña, kristau-ikasbidea eta sakramentuak izaten zituan egun osoko unerik garrantzizkoena.

Baiña astean beingoa etzan naikoa, igandetik igandera aaztu egiten bait-zitzaizkien gauzak.

Gau-eskola eratzen asi zan, gai guztietatik zerbait ikaserazteko: irakurtzen, idazten, kontuak ateratzen, marrazkiak egiten e.a....

Gero Lantegi-eskola izango ziranak sortu zituan: aurrena, oiñetakoak josteko eta egiteko lantokia, urrena jostundegia; eta bera zan irakasle.

Bearrak sortu aiñean, lantegi berriak sortu zituan: liburuak jostekoa, arostegia, irarkola....

Onela sortu ziran Lanbide-Eskola deituak.

Don Boskoren beste kezka aundietako bat espetxeetako gazteak ziran.

Onela mintzo da bera: Izuturik gelditu nintzan, bai orixe, 12 eta 18 urte bitarteko gazteak, sendo eta indartsuak, buru argikoak, espetxean zeudela ikustean, izan ere, euli eta beste xomorro artean bai-zeuden eta ez buru-biotzetarako eta ez urdailletako ez bai-zeukaten iñolako jaki onik .

Espetxera zijoanean patrikak dana beteta eramaten zituan tabakoz eta ogiz, frutaz eta abarrez beteta eraman ere.